XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esaten dutenez, Pauliño iñork ez omen zuan lurreratu.

Gu, gaztetxok, pozik egon oi giñan Pauliño errira etortzeko.

Zetorren bakoitzean, automobill berriakiñ etortzen zan; guk ibilli egin nai....

Tira sartu, esango zigun, eta rau.

Tximixtak arturik batekoik-besteko eramango ginduan.

Ez genduan ikusten ez esola, ez zuaitz ezta etxerik ere, ura zan txixtua.

Batzuetan, arnas gabe gelditzen giñan, gañetik irikiak bai ziran.

Bazuan zillar koloreko Ixpano indartsu oietako bat ere.

Bere jaiotetxea erriaz beetik berealaxe zegon, bide ona ez baño, ark ringiti-ranga, atetaraño eramango zuan bere tramakulu ori.

Ama Joakiña irtengo zitzaion atera: Emen alaiz, nundik nora abill, gizaajo ori?.

Illoba jende izugarria zegon Gurutzeagan.

Ikulluan sartuko zuan automobilla, txikiei esanaz: Onek biar goizerako umea egingo dik.

Ixtilluak jarri zituan gau artan.

Ezin lorik egin ume jende arek, beiak txaala bezela umea egingo zualakoan.

Goizean, etzegon ordea Auto-lxpano umerik, eta danak arrantzaka, lenaz gañera guda bizia etxean.

Erriko lagunak etzioten eskurik eman nai izaten.

Estutu ta txikitu bear, izanere, asto ark.

Arritu bear zuan batek, bruxakin joan eta kastor, jantzi dotore ta goantekin etxera etortzen zan mutill burrukalari, indartsu arekiñ.

Baserritar bat izan eta bazirudian amalau...

Erderaz tutik etzekiala joango zan baña erderaz ezezik prantzes eta batez ere inglesez eta iankiz ikasi zuan.

Urte gutxi barru naiko mirari egin zuan mutill ark.

Ainbeste pesta, arrera ta omenaldi egin zitzaion bere jaioterrian, baño etzigun beiñ ere gozoki bat eraman; legor xamarra zan naiz zaar eta naiz umeekiñ.

Etzitzaion jaiotzen bere barruan, zoramen eta poza sortzen duten gauzatxo oietakorik, ekartzea.